Gure bigarren taldeak meritu handiko garaipena lortu du Eibar B taldearen aurka eguerdi honetan Areition (0-2). Garaipen honekin, behin-behinean sailkapeneko bigarren postuan jarri dira. Lehen zatia oso parekatua izan da eta ez dira aukera argirik egon. Bigarren zatia hasi eta berehala, Aranburuk aurrea hartu du txuri-urdinentzat eta taldeak abantaila kudeatzen jakin du norgehiagokaren zati handi batean. Azken minutuetan, Etxartek partida erabakita utzi du bigarren golarekin, donostiarren garaipena ziurtatzeko. Txapelketan batzen jarraitzeko garaipen oso garrantzitsua. Jardunaldia oraindik bukatzeke dago baina, momentuz, gipuzkoarrak sailkapeneko bigarren postuan jarri dira. Hurrengo jardunaldian Atlético de Madrid C taldearen aurka jokatuko dute Zubietan garaipen bolada on honekin jarraitzeko helburuarekin. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
SD Eibar B: Garazi, Amuchastegui (Apellaniz, min. 70), Yerobi, Noa, Karolina (Lizaso, min. 83), Cantero, Arteaga (kap.) (Igartua, min. 83), Gallastegui, Larrinaga, Guezala eta Aranguren (Nsi, min. 70).
Real Sociedad B: Mendiburu, Etxeberria, Esteberena, Azpirotz, Etxebeste (kap.), Carrera (Ilazki, min. 87), Zunzunegui, Aranburu (Arrondo, min. 63), Isasisasmendi (Losada, min. 87), Chacón (Etxarte, min. 77) eta Mugabure (Murillo, min. 77).
Golak: 0-1: Aranburu, min. 48; 0-2: Etxarte, min. 80.
Epailea: Naroa Garayalde. Txartel horia atera die etxeko Yerobi eta Guezalari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin