REAL SOCIEDAD 0-3 REAL MADRID CF

Baldintzatuta

Realak porrota jaso du gaur arratsaldean Real Madriden aurka Zubieta Estadioan (0-3), kanpokoen aldeko penalti eta txartel gorri batek guztia baldintzatu duen partidan batean.

Donostiarrek bertsio bikaina erakutsi dute lehen zatian, Champions Leagueko final-laurdenetan dagoen talde bat estutasunean jarriz. Aukerarik onenetako bat Paula Fernandezek izan du area aurrealdetik jaurtitako eskuinkada batekin; Misak, zailtasun handiekin, baloia urruntzea lortu du. Emmak ere berea izan du, buelta erdian egindako jaurtiketa batekin, beste behin ere kanpokoen atezainak gola saihestuz. Oso sentsazio onak lehen zatian, non zuriek ia ez duten gipuzkoarren area zapaldu.

Madrildarrak hobeto zelairatu dira aldageletatik igaro ostean. Alba Redondok gola sartzea lortu du, baina oso gutxigatik jokoz kanpo zegoen eta baliorik gabe geratu da. Jokaldi erabakigarria 68. minutuan iritsi da: penaltia Paula Fernandezen esku baten ondorioz, nahiz eta bere gorputzetik errebotatuta etorri, marra gainean zegoelako. Eta gutxi balitz bezala, txartel gorria, borondatezkoa ez denean. Tolettik ez du barkatu eta, erreakzionatzeko ia denborarik gabe, Holmgaardek partida erabakita utzi du. Azken txanpan, beste penalti batean, noski, Eva Navarrok kanpokoen garaipena itxi du.

Bolada onari amaiera ematen zaio gaurko emaitzarekin, abendutik galtzen ez zuen Realarentzat, hain zuzen ere Real Madriden aurka, oso baldintzatutako beste partida batean. Gaurkoa ahaztu eta aurrera begiratzera, ez dago besterik. Datorren asteburuan, beste aukera bat Levante UD taldearen aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Estensoro, Emma (Arola A., min. 64), Lucía, Apari, Florentino, Moraza (cap.), P. Fernández, Cahynová (Soroa, min. 85), Andreia, Cecilia (Intza, min. 46) eta Mirari (Lavogez, min. 64).

Real Madrid CF: Misa (cap.), Eva Navarro, M. Méndez, Lakrar, Holmdgaard (Yasmin, min. 79), Däbritz (Irune, min. 86), Toletti, Athenea, Weir (Shei, min. 90), Linda C. (Pau C., min. 86) eta Redondo (Iris Ashley, min. 90).

Golak: 0-1: Toletti (pen.), min. 72; 0-2: Holmgaard, min. 78; 0-3: Eva Navarro (pen.), min. 84.

Epailea: María Gloria Planes. Txartel horia erakutsi die etxeko Cahynovari eta kanpoko Holmgaard eta Atheneari. Etxeko P. Fernandezi (min. 68) txartel gorri zuzena erakutsi dio.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!