CÓRDOBA CF – SANSE (IGANDEA, 14:00)

Gehiago nahi dute

Sansek Cordobari egingo dio bisita igande honetan Bahrain Victorious Nuevo Arcángel zelaian. Donostiarrak pasa den astean Zubietan Castellon bigarren sailkatuaren aurka garaipen handia lortu ondoren helduko dira hitzordu honetara. Azken bost neurketetan lortutako lau garaipenek sailkapenean bultzada garrantzitsua emateko eta jaitsiera postuetatik aldentzeko balio izan dute.

Kordobarrak, bestalde, denboraldi bikaina egiten ari dira, nahiz eta azken hilabetean lau porrot jarraian jaso; hori bai, sailkapenaren erdialdean daude eta playoff postuetara berriz hurbilduko dituzten puntuak berreskuratu nahi dituzte. Txuri-urdinek gehiago nahi dute. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!