REAL C 1-0 SD DEUSTO

Garaipenaren bidera itzuli dira

Vídeo

Real C-k landutako garaipena lortu du gaur goizean Zubietan Deustori 1-0 irabazita. Lehen zatia abagune gutxikoa izan da. Kanpokoen aukerarik argiena Telletxearen bolea bat izan da, Tompak geldiketa izugarriarekin urrundu duena. Txuri-urdinen aldetik, abagunerik arriskutsuena azken minutuetan iritsi da, Elkanok area barruan egindako erremate batekin. Zoritxarrez, Crespok geldiketa ona egin du.

Bigarren zatian, kanpokoek hainbat hurbilketa izan dituzte, baina Tompak bere atea hutsean mantentzea lortu du. Amaierarako hamabost minuturen faltan, Peralek erdiraketa ona jarri du eta Garitaonaindiak burukada zoragarria egin du 1-0ekoa egiteko. Garitaonaindiak berak abantaila handitzeko aukera izan du minutu batzuk geroago, baina bere jaurtiketa ezker zutoinetik oso gertu atera da. Azken minutuetan, Baro bigarrena sartzeko zorian izan da, baina bere erremateak zutoinean jo du. Garaipen garrantzitsua txuri-urdinentzat. Hurrengo jardunaldian Lagun Onak taldearen aurka jokatuko dute etxetik kanpo. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real C: Tompa, Peral, Segurola (kap.), Arana (Garitaonaindia, min. 64), Letamendia, De Orue (Larrañaga, min. 28), Sáenz, D. López (Baro, min. 46), Elcano, Nebreda (Adjabeng, min. 46) eta J. Gorosabel (Larralde, min. 75).

SD Deusto: Crespo, Quevedo (Baroja, min. 75), U. López (kap.), Daiki, Recari, L. Rodríguez, J. López (Jaio, min. 75), Elorrieta (Atte, min. 84), Montero, Youssef (M. Marín, min. 75) eta Telletxea (Andikoetxea, min. 60).

Gola: 1-0: Garitaonaindia, min. 75.

Epailea: Ander Calvo. Txartel horia atera die Arana, Adjabeng eta Letamendiari eta kanpoko Barojari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!