ZARAGOZA CF - REAL SOCIEDAD B (ASTEAZKENA, 11:30)

Aurredenboraldiko bigarren proba

Bigarren taldeak denboraldi berria prestatzen jarraitzen du. Joan den ostiralean denboraldiaurreko lehen lagunartekoa jokatu zuen Osasunaren aurka Mendigorrian, eta Aitor Resenderen jokalariek beste proba bat izango dute asteazken honetan, minutuak pilatzen eta sentsazio onak hartzen jarraitzeko.

Txuri-urdinek Zaragoza CF izango dute aurkari asteazken honetan, abuztuaren 12an, 11:30ean. Lehen neurketan taldea pixkanaka hazten joan zen eta, gutxienekoagatik galdu arren, sentsazio onak utzi zituen. Oraingoan, donostiarrek beste pauso bat eman nahi dute denboraldiaurreko prestaketan.

Lehen Federazioko denboraldiari begira, taldea prestatzen eta aurrerapausoak ematen jarraitzeko beste aukera on bat izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!