REAL ZARAGOZA 2-1 SANSE

Amaiera denboraldiaurreari

Vídeo

Sansek gaur arratsaldean amaitu ditu denboraldiaurreko lagunartekoak. Txuri-urdinek 2-1 galdu dute Real Zaragozaren aurka Ibercaja Estadioan jokatu den Zaragozako Hiria Saria-Carlos Lapetra Memorialean.

Donostiarrak nagusi izan dira lehen zatian, arriskua etengabe sortuz. Ordu laurdena bete bezain laster iritsi da lehen gola: Eceizabarrenak erdiraketa oso neurtua jarri du ezkerretik eta Astiazaranek, baloia botea egiten utzi gabe, ez du barkatu eskuinkada ikusgarri batekin. Gure filialak estutzen jarraitu du eta Gorka Gorosabelek bigarrena izan du Anartzek urrundu duen buruz burukoan. Atsedenaldian, aurretik eta sentsazio onekin.

Aldageletatik igaro ondoren, norgehiagoka erabat aldatu da eta aragoiarrek aurrerapauso bat eman dute. Jardík, area barrutik egindako ezkerkada gurutzatu batekin, lehia berdintzea lortu du jokoari berriro ekin eta gutxira. Etxekoek beste bertsio bat erakutsi dute eta bigarrenaren bila ibili dira. Garaikurra penaltietan erabakiko zela zirudienean, Peterrek area txikiaren barruan geratutako aldaratze bat aprobetxatu du baloia ate hutsera bultzatzeko eta markagailuari buelta emateko.

Amaitu da exijentzia handiko denboraldiaurrea, oso positiboa izan dena txuri-urdinentzat. Orain, ilusioz beteriko denboraldi honetako lehen partida buru-belarri prestatzera. Ostiralean izango da Zubieta Estadioan CD Castelloren aurka. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Real Zaragoza: Anartz, Gabilondo, Hugo, Barrachina, R. Pereira, Rubén Díez (kap.), Saidu (Lucas Terrer, min. 30), Cuenca, Hansson, Pinilla y E. Espiau. Bigarren zatian Westerveld, Tachi, Ander, J. Jardí, Francho, D. Monzón, A. Peter, Escudero, Liso, Diego Glez., Vadillo eta Tobajasek ere jokatu dute.

Sanse: Fraga, Garro, Calderón (Larrañaga, min. 72), Ropero (Uranga, min. 82), Agote (Isasa, min. 82), Carbonell, Eceizabarrena (Telletxea, min. 72), Astiazaran, Gorosabel, Mariezkurrena (kap.) (Orobengoa, min. 72) eta Soroeta (Osazuwa, min. 72).

Golak: 0-1: Astiazaran, min. 15; 1-1: J. Jardí, min. 57; 2-1: A. Peter, min. 90.

Epailea: Alberto Fernández. Txartel horia erakutsi die etxeko Escuderori eta kanpoko Soroeta, Ropero, Fraga, Calderón eta Orobengoari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!