Real Sociedad B taldeak denboraldiaurreko lehen lagunartekoa jokatu du gaur arratsaldean Mendigorrian, Osasunaren aurka. Aitor Resenderenak gutxika-gutxika hobera egin dute lehen zatian, aurkariaren areara arriskuz iritsiz, baina gola sartzea lortu gabe.
Atsedenaldiaren ostean, partidaren joera antzekoa izan da. Txuri-urdinek aurkariaren atea bilatzen jarraitu dute, baina Osasunak realisten huts bat baliatu du partidako gol bakarra sartzeko.
Filialak, beraz, denboraldiaurreko lehen minutuak pilatu ditu, erritmoa hartzen eta denboraldi hasierara begira aurrerapausoak ematen jarraitzeko.
Fitxa teknikoa:
CA Osasuna: N. Rodríguez, Ainhoa S., Saioa L., Malen, Claudia G., I. Igoa, Mait, Constanza, NDT, Julia eta Iraia. Bigarren zatian: Mon, Olleta, Mon, Porto, Eunate, Marina, Zaira, Mendaza, Ane Ansa, Churruca, Flavia eta Gisela.
Real Sociedad 'B': Mendiburu, Etxeberria, Gorrotxategi, Vidal, Arrondo, Galarraga, Aranburu, Casamayor, Esteberena, Gonzalez eta Montero. Bigarren zatian: Ugartemendia, Etxebeste, Garayalde, Azpirotz, Ruiz, Mugabure, Echaide, Zunzunegi, Mostajo, Echegaray eta Murillo.
Golak: 1-0 (min. 77): Zaira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin