OL LYONNAIS - REAL SOCIEDAD (LARUNBATA, 11:00)

Champions mailako partida

Realak denboraldiaurreko erronka erakargarrienetako bati egingo dio aurre larunbat honetan. Talde txuri-urdinak OL Lyonnaisen aurka jokatuko du 11:00etatik aurrera, Frantziako taldearen kirol-instalazioetan, Groupama OL Training Centerren.

Neurketa maila goreneko erronka izango da Zubietako taldearentzat, Europako emakumezkoen futbolaren erreferente nagusietako baten aurrean. Lyoneko taldea UEFA Women's Champions Leagueko historiako sarituena da, eta, gainera, azken denboraldian txapeldunorde izan zen Europako lehiaketa nagusian. Horren aurrean, Realak bere hazkundea eta lehiakortasuna neurtzeko aukera aparta izango du.

Donostiarrentzat udako prestaketa lanekin aurrera egiteko eta mundu mailako aurkari baten aurka indarrak neurtzeko aukera paregabea izango da. Neurketa zorrotz honek minutuak pilatzen, jokoaren automatismoak sendotzen eta denboraldi berriaren hasierari begira beste urrats bat ematen lagunduko dio taldeari, UEFA Women's Champions Leagueko atariko kanporaketa jomugan duela.

Gainera, zale txuri-urdinak partida zuzenean jarraitu ahal izango dute OL Lyonnaisen sare sozialen bidez, Frantziako taldeak berak eskainiko baitu neurketaren emanaldia.

Erronka bikaina izango Realarentzat, Europako emakumezkoen futbolaren agertoki esanguratsuenetako batean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!