SENTIMENDU KOPA

Minutuak pilatzen jarraitzen dugu

Realak berdinketarekin ekin dio Sentimendu Kopari, Deportivo Alavesen aurka. Txuri-urdinak nagusi izan dira hasierako minutuetan, eta berehala hartu dute aurrea markagailuan. Nerea Eizagirrek Cecilia Marcos aurkitu du hegalean, eta honek area barrura sartu eta ezkerrez egindako jaurtiketa indartsu batekin baloia sareetara bidali du, zutoin motzetik.

Arturo Ruizen taldeak partidaren ekimena izaten jarraitu du eta arriskua sortu du aurkariaren arean, baina ez du abantaila handitzea lortu. Minutuek aurrera egin ahala, talde babazorroa gero eta erosoago aritu da, eta Merchek neurketa berdindu du area txikian baloi bat aprobetxatuta. Azken txanpan, etxekoek estutu egin dute eta txuri-urdinak arazoetan jarri dituzte, baina markagailua ez da berriro mugitu eta berdinketarekin amaitu da lehen partida.

Bigarren neurketarako, CA Osasunaren aurka, Arturo Ruizek hamaikakoa erabat berritu du. Etxeko taldea izan da lehen abisua eman duena, partida hasi eta berehala baloia zutoinera bidalita. Realak, ordea, hobera egin du minutuek aurrera egin ahala, eta lehen ordu laurdena bete aurretik markagailuan aurrea hartzea lortu du. Paula Fernandezek adi harrapatu du Osasunaren defentsa falta batean, eta partidako lehen gola sartu du. Bigarrena 26. minutuan iritsi da. Chacónek eskuin hegaletik jokaldia egin eta zelaiaren amaieraraino iritsi da. Atzera egindako pasearekin Intza Egiguren aurkitu du, eta honek bikain errematatu du txuri-urdinen aldea handitzeko.

Sentimendu Kopak prestaketa-minutu onak utzi dizkie txuri-urdinei, lehiaketa ofizialaren hasierara begira erritmoa eta sentsazioak hartzen jarraitzeko. Beste bi partida hazten jarraitzeko, xehetasunak zuzentzeko eta denboraldi-aurreko prestaketan aurrera egiten jarraitzeko.


Fitxa teknikoa:

Deportivo Alavés: Sofía Fuente, Laia Parera, Inés Altamira, Nayadet Opazo, Carmen Sobrón, Reyes Moreno, Andrea Gómez, Shinji Kim, Ainhoa Guallar, María García Pichi eta Merchel Izal.

Real Sociedad: J. Arrula, Florentino, Moraza, Apari, Arola A., Cahynová, Ainoa C., Cecilia, N. Eizagirre, Ainhoa M. eta Seelenfreund.

Golak: 0-1: Cecilia, min. 7; 1-1: Merche, min. 30. 

 

CA Osasuna: Ainhoa S., Saioa L., Malen, Ane Ansa, Claudia G., I. Igoa, Adri Parada, Mon, Mait, L. Teruel eta NDT.

Real Sociedad: Mendiburu, Soroa, Apari, Etxeberria, Chacón, Esther, P. Fernández, Isasisasmendi, Ainhoa M., Seelenfreund eta Intza.

Golak:


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!