ERREGE KOPAKO FINALA

Sarreren zozketaren emaitza

Gaur, Anoetan, 25 urtetik beherako bazkideentzako 15.643 sarreren zozketa egin da notario aurrean. Sarrera kupo hori Realeko 22.134 bazkideren artean zozkatu da. Guztira 11.238 eskaera izan dira, bazkide horiek banaka edo beste batzuekin batera taldeka eman baitute izena.

Zozketa egin ondoren, 6.752 eta 11.238 (biak barne) eta 1 eta 3.767 (biak barne) arteko eskaera edo erreferentzia zenbakiek dute Errege Kopako finalerako sarrerak eskuratzeko eskubidea.

Zozketan sarrera egokitu zaien bazkideei informazioa emateko mezua

Gaur informazio mezu bat bidaliko zaie zozketan sarrera egokitu zaien bazkideei, baita sarrera egokitu ez zaienei ere. Datozen asteetan,  beste jakinarazpen bat bidaliko zaie sarrera egokitu zaien irabazleei, eserlekuaren aukeraketari eta sarreren ordainketari eta bidalketa digitalari buruzko informazio guztiarekin. Izena ematean adierazi zuten posta elektronikora bidaliko zaie informazio hori.

25 urte edo urte gehiagoko antzinatasuna duten bazkideak

Datozen asteetan, halaber, 25 urte edo urte gehiagoko antzinatasuna duten 6.797 bazkideei ere bidaliko zaie eserlekuaren aukeraketari eta sarreren ordainketari eta bidalketa digitalari buruzko informazio guztia, horiek sarrera izena eman zutenetik bermatuta zuten-eta. Izena ematean adierazi zuten posta elektronikora bidaliko zaie informazio hori.

Gogoratu behar da sarreren ordainketa RFEFeko sarreren salmenta atarian bakarrik egingo dela, RFEFk sortuko duen eta Realak zuzenean bidaliko dizun sarrera kodearen bidez. Eskaera beste batzuekin batera egin dutenen kasuan, sarbide kodea taldeko bazkide eskatzaileari bidaliko zaio. Nolanahi ere, ordainketa RFEFen ticketing atariaren bidez egin ondoren, ez da itzulketarik onartuko.



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!