CRYSTAL PALACE – REAL SOCIEDAD (ASTEAZKENA, 20:00)

Finalerdien bila

Premier International Cupeko gure taldea Ingalaterrako lurretara joango da bihar Premier International Cupeko final-laurdenak jokatzeko. Txuri urdinen aurkaria Crystal Palace izango da. Topaketa 20:00etan hasiko da (ordua Gipuzkoan), Suttoneko VBS Comunity Stadiumean. Donostiako taldeak, bihar Jon Ansotegik zuzentzen duen taldeak, bere bide bikaina jarraitu nahi du txapelketan eta finalerdietara iritsi.

Partidarako deialdia honakoa da: Folgado, Tompa, Garro, Agote, Ayo, Uranga, Oleaga, Samuyiwa, Eceizabarrena, Fernández, Telletxea, Gorka Gorosabel, Sáenz, Mariezkurrena, Larrañaga, Elkano, Nebreda eta Garitaonaindia

Hauek dira final-laurdenetako kanporaketak:
Crystal Palace – Real Sociedad
Everton – Borussia Dortmund
Dinamo Zagreb – Valencia CF
Manchester United – Real Madrid

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!