CD DERIO 3-1 REAL C

Porrot gogorra

Gure hirugarren taldeak CD Derioren aurka galdu du gaur arratsaldean Ibaiondon (3-1). Lehen zatia parekotasunak eta azken minutu ikusgarri batzuek nabarmendu dute: atsedenaldira golik gabe iritsiko ginela zirudienean, Galderrek aurretik jarri du etxeko taldea penaltiz. Txuri-urdinen erreakzioa berehalakoa izan da eta, minutu bat geroago, Manu Saenzek, penaltiz ere, ez du barkatu hamaika metroetatik neurketa berdintzeko.

Bigarren zatia hasi eta minutu gutxira, Barronek berriro aurreratu du talde bizkaitarra, donostiarrentzat partida maldan gora jarriz. Gipuzkoarrek behin eta berriro norgehiagoka berdintzea bilatu dute, baina etxekoek abantaila handitu dute Gabiñaren hirugarren golari esker. Porrot gogorra txuri-urdinentzat. Hurrengo jardunaldian CD San Ignacioren aurka jokatuko dute etxean garaipenaren bidera itzultzeko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

CD Derio: Ríos, Etxeandia, Lechosa, Dani, Gabiña (Honrado, min. 68), Galder (kap.) (Calle, min. 68), Del Campo (Baig, min. 74), Barrón, Egileor, Boada (Mayo, min. 61) eta A. Fernández (Saralegui, min. 68).

Real C: Tompa, Peral (J. Martínez, min. 85), Ruiz de Illa (Baro, min. 74), Larrañaga, De Orue, Sáenz (kap.), Shuaib (Elcano, min. 74), Adjabeng, D. López, Nebreda (Samuyiwa, min. 65) eta Garitaonaindia (Larralde, min. 65).

Golak: 1-0: Galder (p.), min. 44; 1-1: Sáenz (p.), min. 45; 2-1: Barrón, min. 49; 3-1: Gabiña, min. 68.

Epailea: Alberto San Pedro. Txartel horia atera die etxeko Galder eta Honradori eta kanpoko Sáenz eta Shuaibi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!