VILLARREAL CF 4-2 REAL SOCIEDAD

Erreakziorik gabe

Vídeo

Realak lau eta bi galdu du gaur Villarrealen aurka. Partida hasiera kaxkarrak guztiz baldintzatu du neurketa, markagailuan atzetik egon baitira beti txuri-urdinak. Porrot gogorra izan da, egoera gehiago zailtzen duena. Lau partida jarraian punturik lortu gabe dira eta horrek berehalako erreakzioa eskatzen du.

Zoritxarrez partidak ez du hasiera polita izan. Etxekoek hiru gol sartu dituzte lehen hogei minutuetan eta hor amaitu da lehia. Gipuzkoarrek erreakzio xumea izan dute eta Llorenteren burukadarekin desabantaila murriztu dute, baina ordu erdia pasa denean Castillejok berriro hiruko aldea ipini du.

Bigarren zatian Reala saiatu egin da, baina hain zegoen partida aldapa gora, ezinezkoa izan dela ezer positiborik lortzea Estadio de la Ceramicatik. Willian Jose, ezkerkada on batekin, bigarrena egin du ordu erdi faltan. Denbora zegoen balentria lortzeko baina txuri-urdinak ez dira behar bezain fin goian ere.

Min egiten duen porrota eta gipuzkoarrak ukituta uzten dituena. Laugarrena jarraian eta dinamika ezin aldatu gabe. Bolada ostiralean aldatu behar da, bai ala bai, Anoetan Deportivoren aurka.

Fitxa teknikoa:

Villarreal CF: S. Asenjo, Mario (c), Bonera, Víctor Ruiz, J. Costa, Rodrigo, M. Trigueros, S. Castillejo, P. Fornals, Bacca (Cherysev, min.65) eta Enes Unal (Soriano, min.84).

Real Sociedad: T. Ramírez, Odriozola, Llorente R., Raúl Navas, I. Martínez, Zubeldia (Guridi, min.78), Illarra, X. Prieto (c) (Agirretxe, min.85), Januzaj (Canales, min.63), Oyarzabal eta Willian J.

Golak: 1-0: Víctor Ruiz, min.5. 2-0: P. Fornals, min.17. 3-0: Bacca, min.20. 3-1: Llorente R., min.24. 4-1: S. Castillejo, min.34. 4-2: Willian J., min.58.

Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horiak J. Costa eta Raúl Navasentzat.

 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!