E-SPORTS

Errealitatezko asteburua

Vídeo

Interneten topo egin zuten eta orain bikain ulertzen dira bideo-jokoetan. Gogotsu ziren pasa den asteburua iristeko. VFO hasi eta hilabete batera, gure e-Sports talde osoa Donostian elkartu da. Ordu batzuetan zehar, Xbox One alde batera utzi, eta asteburu polit bat pasa dute familian. FIFA17tik kanpo ere primeran ulertzen dira gure jokalariak.

Batzuk kilometro asko egin dituzte Donostiara iristeko. Denen artean etxe bat alokatu dute asteburuan zehar, eta hiria, gastronomia eta haien Reala ezagutzeko aukera izan dute. Larunbatean museora etorri ziren, gure historia ezagutu eta zaleekin Xbox One kontsoletan partidak jokatu zituzten. Asteburua borobiltzeko, derbia kusi zuten Anoetan denak batera eta partida amaitu ostean, Gero Rulli agurtu zuten. Amaiera hobeago bat nahi zuten, baina igandean ezin izan genuen emaitza on bat lortu. Esperientzia errepikatzeko gogotsu daude. Laster arte!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!