WE ARE CHAMPIONS: ARRAKASTAREN ARRAZOIAK

Erreferenteak

Vídeo

Korner, Kultura & Futbol Festibalaren seigarren edizioaren hirugarren ekitaldia ospatu zen atzo arratsaldean Reale Arenako auditorioan. Iñigo Dominguezek, Garbiñe Etxeberriak, Larraitz Lucasek eta Maddi Torrek, Maitane Urbieta moderatzailearekin, We Are Champions: arrakastaren arrazoiak mahai inguruan parte hartu zuten. Solasaldian luze eta zabal aritu ziren emakumezkoen futbolak azken urteetan izan duen garapenaz eta Realeko emakumezkoen taldearen arrakastaren arrazoeiz.

2004 sortu zenetik, taldeak ibilbide bikaina egin du. Asko dira lan horren ondorioz jasotako fruituak, 2019an irabazitako Kopa bezala, edo aurtengo denboraldi historikoa, Ligako txapeldunorde eta lehen aldiz Champions Leaguerako klasifikatuz.

Gure protagonistek Realeko emakumezkoen taldeak eta emakumezkoen futbolak azken urteetan izan duen bilakaera aztertu zuten. Iñigo Dominguezek, duela 18 urte sortu zen taldeko lehen entrenatzaileak, urte zoragarriak izan zirela nabarmendu zuen, eta lehen urratsak emateaz harro dagoela aitortu zuen.

Bestalde, Larraitz Lucas Realeko jokalari ohiak aitortu zuen “ez nuen zalantzarik izan Realean egotea proposatu zidatenean eta gauza asko erakutsi zizkigutenean”. Jokalari ohiak sortu zenetik taldeak izan duen bilakaera ere aztertu zuen. “Realean berdin tratatu gaituzte gizon eta emakume izanik, baina egia da azken urteotan gizartea aldatu egin dela eta emakumezkoen futbola ere hobetu egin da”.

Garbiñe Etxeberriak, emakumezkoen taldeko kirol zuzendaria, emakumezkoen futbolak urteekin izan dituen aldaketetan sakondu zuen. “Realean gauzak oso ondo egin ziren, taldea egin genuen eta orain hemen gaude”. “Aldaketa handia izan zen klubarentzat, baina asko hazi gara”. “Atzera begiratzen duzu eta konturatzen zara nola hobetu dugun”. Hala ere, gure produktua lantzen jarraitzearen garrantzia nabarmendu zuen, aurrerapen gehiago etor daitezen.

Maddi Torrek, egungo lehen taldeko jokalariak, Realean izan duen esperientzia partekatu zuen. “Pixkanaka gauzak hobera egin dute eta urte zoragarria izan da aurtengoa”. Gipuzkoarrak nabarmendu nahi izan zuen, halaber, “emakumezkoen futbola une onean dagoela orain”.

Amaiera gisa, eta gogoeta eginez, “gizonezkoen futbolarekin ez alderatzearen garrantzia azpimarratu zuten”. “Gure bidea egin behar dugu eta gure esentzia defendatu”. 

Pasadizoak, istorioak, esperientziak. Emakumeen futbola oso gertutik ezagutzen duten lau pertsonen arteko solasaldi aberasgarria. Bilakaera horretan erreferenteak eta ezinbestekoak diren pertsonak, alegia.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!