Chillida Lekuk Korner, Kultura & Futbol Festibalaren zazpigarren edizioaren azken ekitaldia hartu du gaur arratsaldean. Iaz bezala, aurten ere museo zoragarri honetan bisita gidatu izan da jaialdiaren amaiera, eta 75 lagun inguruk museoak dituen obrak zehatz-mehatz ezagutzeko aukera izan dute. Gainera, luxuzko lau lagun izan ditugu egun berezi honetan: Santi Idigoras, Ricardo Sa Pinto, Xabi Prieto eta Javi Gracia. Belaunaldi ezberdinetako lau jokalari ohi txuri-urdinek Europan jokatzearen garrantziaz hitz egin dute Ander Izagirrek moderatutako solasaldi batean. Horretaz gozatu nahi baduzu, ez galdu unerik onenak bideoan.
Kornerren edizio berri bati amaiera emateko balio izan duen hitzaldi atsegin eta entretenigarria. Zazpigarren urtez jarraian bere funtsari eusten dion jaialdia, baina urtero bezala berritzen eta egokitzen jarraitzen duena. Datorren urtera arte!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin