Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoak Korner Festibalaren zazpigarren edizioko bigarren ekitaldia jaso du gaur arratsaldean. Enric Gonzalez izan da protagonista, eta, Visiones del fútbol izenburupean, kazetari gisa izandako pasadizoak eta bizipenak kontatu ditu, baita futbolarekiko duen grina ere, Ylenia Benito moderatzaile zela.
Enric, bartzelonarra eta RCD Espanyolekoa txikitatik, korrespontsala izan da mundu erdian: Buenos Airesen, Londresen, New Yorken, Washingtonen, Erroman, Parisen eta Jerusalemen. Horrez gain, Golkoko Gerra, Ruandako genozidioa eta Mururoako atoloian egindako entsegu nuklearrrn berri eman du. RCD Espanyolek Brujasen aurka UEFA Kopako finalerdietako itzulerako partida jokatu zuen egun berean ezkondu zen eta, zeremonia eta ospakizunaren ondoren, Sarriara joan zen neurketa ikustera. Finalerako sailkatu ondoren, itzulerako partida bertatik bertara bizitzera ere joan zen, eztei-bidaia ospatzen zegoen bitartean, Leverkusenen penaltietan eroriz.
Espanyoleko zale gisa klubak jasan dituen jaitsierak gogoratzen ditu, eta zoritxarrez denak bizi izan ditu. Kazetari gisa egindako ibilbide luzeari esker, futbol-tradizio handiko herrialdeetan ere bizi izan da, hala nola Argentinan, Italian eta Ingalaterran. Baina futbolarekiko duen zaletasuna haratago doa; Enricek berak adierazi duen bezala, entretenitu egiten da eta telebistan ematen den edozein partida ikusteko gai da. Dena den, ezer ez da futbol partida bat estadioan (edo zelaian, berak nahiago duen bezala) ikustearen parekoa. Hor bizi diren emozioak deskribaezinak dira.
Pasadizoak, gogoetak, istorioak, esperientziak… Elkarrizketa honetaz gozatu ahal izan dugu gaur arratsaldean Enric Gonzalezen eskutik. Bihar, toki berean (19:00), Markel Alberdik, Aihen Muñozek eta Carla Suarezek osasun mentalaz hitz egingo digute, Uxue Otxoak moderatutako (Des)Equilibrio en la cima solasaldiaren izenburupean.
 
     
                    
                 
                                            
                                         Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin