Nerea Eizagirrek mugarri berri bat gainditu du Realeko bere ibilbidean. 262 partida ofizial jokatu ondoren, kapitaina, historian partida gehien jokatu dituzten jokalarien artean hirugarren postuan kokatu da.
Bere aurretik bi erreferente soilik daude: Aintzane Encinas 344 eta Sandra Ramajo 282. 25 urte besterik ez dituen arren, Eizagirrek podiumean bere tokia egin du podiumean, eta horrek, jarraikortasunean eta aldagelan duen garrantzian oinarritutako ibilbide sendoa berresten duelarik.
Tolosarrak 2016an egin zuen debuta, 16 urte eskas zituela. Ordutik, taldearen hazkundean giltzarri izan da, 2019an lortutako Erreginaren Kopa bezalako mugarrietan protagonista eta 59 gol sartu ditu orotara, erdilari batentzat kopuru aipagarria izanik.
Iazko maiatzean Itxaso Uriarte sailkapenean parekatu zuen, eta denboraldi berriaren hasieran, klubaren historiako jokalari garrantzitsuenetarikoen sailkapenean sartu da. Gainera, oraindik partida asko falta dira, hori dela eta, Ramajo eta Encinasen errekorretara hurbiltzeko aukera izango du.
Zorionak, Nerea!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin