WJ12

Erregistratu eta sinatutako kamiseta lortu!

Vídeo

Agindutakoa lortu zuen. Willian Josek gola sartuko zuela baieztatu zuen eta hiru minututan baloia sarean sartu zuen. Gure goleatzaile nagusia zelaira itzuli zen eta modu bikainean, gainera. Atzoko garaipenaren ostean, gaur goizean kamiseta hau sinatu du eta www.realsociedad.eus helbidean erregistratzen direnen artean zozketauko da. Aste bat barru irabazlea ezagutuko dugu. Lortu nahi duzu? Hemen sartu zaitez eta lortu ezazu! 


Kamiseta berriak iritsi dira gure dendentara. Elastiko berri hauek jokalarien marrazkiak daramate Marrazketabar marrazkilariarekin dugun elkarlanari esker. Kamisetak Anoeta Estadioan eta Elkano Kalean, Donostian, egongo dira salgai. Sare sozialetan arrakasta handia izan duten elastikoak dira.

Mikel Oyarzabal, Illarra, Zurutuza, Willian Jose, Xabi Prieto, Carlos Vela eta Zamora lehen kamiseten protagonistak dira. Gure zaleek 25 euro, helduentzat, eta 20 euroren truke, umeentzat, eros ditzakete. Bazkideek ohiko beherapena izango dute.

Gure denden ordutegia ondorengoa izango da Aste Santuan:

- Astelehena 10, asteartea 11, asteazkena 12 eta larunbata 15: Elkano (10:00etatik 20:00retara) eta Anoeta (10:00etatik 13:30tara eta 16:00retatik 20:00retara).

- Osteguna eta ostirala: Elkano (10:00etatik 20:00retara) eta Anoeta (10:00etatik 13:30tara eta 16:00retatik 19:30tara).

- Igandea 22 eta astelehena 23: itxita.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!