12:00ETAN IREKIKO DA

Erreserbatu bihar La Cartujarako sarrerak

Bihar 12:00etan, La Cartujan jokatuko dugun Ligako partidarako (abuztuak 21, 21:00etan) sarrerak erreserbatzeko aukera aktibatuko da. Real Betisek 600 sarrera bidaliko dizkio Realari, 30 €-ko prezio bakarrean, eta horri etxeko klubak ezarritako 1,50 €-ko kudeaketa-gastuak gehitu beharko zaizkio. Sarrerak honela banatuko dira:

  • 490 sarrera zaletuen eskaeretarako.
  • 55 sarrera klubaren konpromisoetarako.
  • 55 sarrera peñentzat.

Sarrerak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. Eskaera bihartik hilaren 18ra, asteartera, egin beharko da, 12:00etan itxiko den Abonatuaren Atariaren bidez. Eskaera egiten duen pertsonak bazkidea edo RS Fan izan beharko du, eta bidaide bat gehitu ahal izango du; bidaideak ez du zertan bazkidea edo RS Fan izan.

Zenbateko osoa ordaindu ondoren, sarrerak formatu digitalean jasoko ditu (48 ordu lehenago) eskaera egin duen pertsonak, Abonatuaren Atarian erabiltzaile-profilaren helbide elektronikoari lotutako helbidean.

Sarrerak izendunak izango dira, eta ezingo da partidara sartu eserlekua esleituta ez duen inor. Datuak jasotzeko unean ezin izango dira aldatu, ezta dirua itzultzeko eskaerarik egin ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!