Bihar 16:00etan, emakumezkoen Txapeldunen Ligako kanporaketako joaneko partidarako (abuztuaren 26an, 18:45) sarrerak erreserbatzeko aukera aktibatuko da. Chelsea FCk 400 sarrera bidaliko dizkio Realari (14 €-ko prezio bakarrean), honela banatuko direnak:
- 300 sarrera bazkideen, RS Fanen eta zaleen eskaeretarako.
- 53 sarrera klubaren konpromezuetarako.
- 47 sarrera peñentzat.
Sarrerak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira, eta sarreraren zenbateko osoa eskaera egiten den unean ordaindu beharko da. Erreserba bazkidearen atariaren bidez egin beharko da bihartik hilaren 19a, asteazkena, arte (12:00etan itxiko da epea). Eskaera egiten duen pertsonak bazkidea edo RS Fan izan beharko du, eta laguntzaile bat gehitu ahal izango du; laguntzaileak ez du zertan bazkidea edo RS Fan izan.Hilaren 19an bertan, eskaera-epea itxi ondoren, sarrerak eskatu dituen pertsonak formatu digitalean jasoko ditu, bazkidearen atarian bere erabiltzaile-profilean lotuta duen helbide elektronikoan.
Sarrerak izendunak izango dira, eta ezin izango da sarrera esleituta duen pertsona ez den beste inor sartu. Ezingo dira datuak aldatu, ezta sarrerak itzuli ere.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login
aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!
Ongi etorri Real Sociedadeko eremu pribatura.
Zuretzat bakarrik prestatu ditugun edukietaz gozatzera gonbidatzen zaitugu.