SANSE 1-2 SD EIBAR

Erritmoa irabazten

Vídeo

Sansek  bat eta bi galdu du gaur goizean Astin, Eibarren aurka, gure filialaren aurredenboraldiko hirugarren lagunartekoan.

Oso lehen zati ona egin dute txuri-urdinek, batez ere lehen ordu erdian. Berrogei segundora aurreratu dira markagailuan Martonek Martinen ezkerretik egindako erdiraketa bat errematatu ostean. Garridok, area kanpotik egindako jaurtiketa batekin, eta Blascok, korner batean egindako burukada batekin, aldea handitzeko aukera izan dute. Armaginen aukera bakarra Feullassierren banakako jokaldi batean iritsi da, gure filialak baloia atepetik atera eta gero. Oso sentsazio onak.

Bigarren zatia parekatuagoa izan da, baina aukera onenak txuri-urdinen aldetik iritsi dira. Cantero, korner batean burukada batekin, bigarrena egiteko zorian izan da, baina armaginek saihestu egin dute. Gorrotxategi ere urrunetik saiatu da, Ruiz-Zeberiok azken momentuan geldiketa bikain batekin gola saihestu ondoren. Amaierarako hamar minuturen faltan, Colladok partida berdindu du jaurtiketa gurutzatu batekin eta, amaitu baino pixka bat lehenago, Arietaleanizbeaskoak markagailua iraultzea lortu du.

Beste test on bat gure filialarentzat, aurtengo denboraldian zilarrezko mailan arituko den aurkari baten aurka. Asteazkenean, lagunartekoa Gijonen Sportingen aurka.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Marrero, Blasco, P. Rodriguez, Arambarri, Ezkurdia, Kortajarena, Aldasoro, Garrido, Magunazelaia, Martin y Marton. Marin, Zubiaurre, Cantero, Gorrotxategi, Zoilo, Lespinasse, Gabilondo eta Djouahrak ere jokatu dute.

SD Eibar: Ruiz-Zeberio, Venancio, Quique, Sielva, E. Exposito, Feullassier, Stoichkov, Arbilla, Glauder, Cubero eta Troncho. E. Burgos, Tejero, Etxeita, Muñoz, Olabe, Cubero, Arietaleanizbeaskoa, Atienza eta Colladok ere jokatu dute.

Golak: 1-0 Marton, min. 1; 1-1: Collado, min. 80; 1-2: Arietaleanizbeaskoa, min. 88

Epailea: Rezola Etxeberria. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!