REAL SOCIEDAD 0-1 CA OSASUNA

Erritmoa jeitsi gabe

Vídeo

Realak lagunarteko ona jokatu du goizean Zubietan CA Osasunaren aurka. Txuri-urdinek huts eta bat gadu dute liga geldialdiko aste honetan erritmoa mantentzeko aproposa izan den neurketan.

Imanolen taldea nagusi izan da lehen zatian eta aukera onenak izan ditu gol egiteko, baina birritan topatu da egurrarekin. Willian Jose eta Barrenetxearen erremateak langan jo dute.

Gorritxoek aurre hartu dute bigarren zatiko hasieran Iñigo Perez area barruko falta batean eginiko golari esker. Aurretik Januzajek zutoinera bidali du baloia. Ondoren, Willian Joseren burukada ederra atezainak ondo gelditu du. Horrela amaitu da neurketa. Lan ona izan da gipuzkoarrentzat.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Zubiaurre, Gorosabel, Aritz, Sagnan (Pacheco, min.89), Aihen (Ezkurdia, min.87), Guevara, Zurutuza (kap)(Rubén Pardo, min.46), Sangalli, Januzaj (López, min.82), Barrenetxea (Lobete, min.66) y Willian J. (Djouahra, min.66).

CA Osasuna: Juan Pérez, Roncaglia (Oier, min.46), Unai García (kap)(Aridane, min.46)(Darko, min.70), David García (Raúl Navas, min.46), Iñigo Pérez, Moncayola, Fran Mérida (R. Torres, min.46), Luis Perea, Juan Villar (Estupiñán, min.46), Adrián (M. Cardona, min.46) y Brandon (Chimy Ávila, min.46).

Gola: 0-1: Iñigo Pérez, min.50.

Epailea: Nacho Díaz. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!