Realak, donostiarrentzat eta azpeitiarrentzat hain berezia den gau honetan, Valenciari egingo dio bisita 21:00etatik aurrera Mestallan. Txuri-urdinak bidean aurkitzen ari diren oztopo guztiak gainditzen ari dira eta astelehenean Villarreali ligan eta ostegunean Rayori Kopan irabazi ondoren helduko dira hitzordura. Orain, astea ixteko hirugarren neurketa zazpi egunetan.
Valentziarrek, bestalde, premia handia dute eta ia behartuta daude hiru puntuak lortzera. Carlos Corberan entrenatzaile berria duela hiru aste iritsi zen eta aurrera egin dute KO txapelketan final-laurdenetaraino iritsiz. Bere egoera, ordea, oso ezberdina da ligan, azken sailkatuak direlako eta salbazioa zortzi puntura dute. Garaipenak lortzen hastea besterik ez zaie geratzen, egoera honetatik irten nahi badute. Baina guk, geurera. Astea hirugarren garaipenarekin biribiltzea bilatuko dugu, Europarako borrokan ligan urratsak ematen jarraitzeko. Horren bila. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin