REAL SOCIEDAD - FC BARCELONA (IGANDEA, 14:00)

Erronka bikaina

Realak FC Barcelona taldearen aurka jokatuko du igandean, martxoaren 10ean, Zubietan, 14:00etatik aurrera.

Azarotik, txuri-urdinek ez dute porrotik ezagutzen, eta sailkapen nagusiko liderrari aurre egiteko motibatuta iritsi dira. Natalia Arroyo entrenatzaileak esan duenez, “beti da zaila, maila gorenean egon behar dugu. Deseroso sentitzea nahi dugu, gure etxean sufritzea. Erronka bat da” 

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, artisten topaketa bat antolatu da z7ko harmailetan. Haurrek 'emakumea eta futbola' gaiari buruzko marrazkiak egiten ahalko dituzte. Atsedenaldian, bi elastiko zozkatuko dira parte-hartzaile guztien artean.

Adierazi baita ere, Izan eraikineko obrek Zubietako aparkaleku-eremua mugatuko dutela; beraz, bazkideei eta zaleei gomendatzen zaie behar den aurreikuspenarekin etor daitezela.

Bestalde, norgehiagoka honetarako ez dela sarrerarik gelditzen gogorarazten dugu.


BIGARREN TALDEA

Gorka Álvarezen jokalariak aldiz kataluinara bidaiatuko dute RCD Espanyol taldearen aurkako neurketarako. Igandean jokatuko dute 12:30ean. Atsedenaren ondoren, aurretik zuten helburu berarekin bidaiatuko dute, hiru puntuak batzen jarraitzea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!