Sansek denboraldiko irteera zailenetako bati egin beharko dio aurre igande honetan. Txuri-urdinek Almeriari bisita egingo diote Lehen Mailara igotzea helburu duen talde indartsuenetako baten aurka indarrak neurtzeko. Almeriarrak hirugarren postuan daude kokatuta, bigarren sailkatua den RC Deportivorekin berdinduta.
Donostiarrak Granadaren aurka estropezu egitetik datoz, baina aurretik sei partidatan bost garaipen lortu ondoren, sailkapen erdiko gune eroso batean aurkitzen dira. Erronka erraldoia gure filialarentzat, baina agertoki ezin hobea zer egiteko gai den erakusteko. Hazten eta lehiatzen jarraitzera. Aupa Sanse!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin