Realak zaleek denboraldi hasieran azpimarratzen duten partida horietako bat jokatuko du gaur arratsaldean. Ostegunean Rosenborgen aurkako Europa Leagueko estreinakoaren ondoren, emozioak ez du etenik izango. Gaur Real Madrid CF dator Anoetara, LaLiga Santander eta UEFA Champions Leagueko txapelduna.
Talde madrildarrak ez du modu onenean hasi aurtengo liga. Bi berdinketa lortuta azken bi neurketetan, Santiago Bernabeun jokatutakoak Valencia CF eta Levante UD-ren aurka, gaur garaipena lortzea behartzen dio. Zinedine Zidane gizonak Cristiano Ronaldo, Marcelo, Karim Benzema eta Toni Kroosen bajekin iristen dira. Ez dute hutsik egingo beste hainbat izarrek: Gareth Bale, Luka Modric edo Sergio Ramos kapitaina.
Azken neurketetan erakutsitakoak ez du balio gaur aurrean izango dugun arerioarekin. Familia txuri-urdin guztia zoratzen duen jokoak, egun handietako intentsitatea eta grina beharko dute. Kontzentrazioa maximoa behar du izan boladari jarraipena eman eta historiako hasiera onena lortzeko. Denon esfortzuarekin lortuko dugu. AURRERA!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin