Igande honetan Realak denboraldiko partidarik zorrotzenetako bateri aurre egingo dio FC Barcelonari bisita eginez Montjuiceko Estadio Olinpikoan. Talde txuri-urdina moral handiarekin dator, emaitza bolada on baten ondoren eta bere jokalarien konfiantza erabatekoa da. Talde gipuzkoarrak funtsezko hiru puntu lortu nahi ditu LaLigako lehen postuetan sartzeko lehian mantendu ahal izateko. Barça kalitate handiko aurkaria den arren, Imanol Alguacilen taldea ziur dago emaitza on bat lortzeko beharrezkoa dena dutela.
Taldea sendo agertu da defentsan zein erasoan azken asteetan, eta Bartzelonara joko mailari eusteko eta denboraldi osoan zehar izan duten izaera lehiakorra erakusteko asmoz joango da. Montjuiceko hitzordua proba gogorra izango da, baina txuri-urdinek badakite esfortzuarekin eta denen batasunarekin lana zaildu diezaieketela aurrean izango duten mundu mailako izarrei. Realak argi dauka sailkapeneko postu gorenetarako bidea aurkari handien aurka emaitza onak lortzea dela. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin