Partidaz beteriko aste honetan, Realak erronka berri bat du aurretik. Kopa aldera batera utzi eta Real Club Celta de Vigo hartzen dugu gaur. Arreta handia ipini beharra dago gaurko neurketan. Jokoan Europan jarraitzea. Taldeak azken aldian erakusten ari duen intentsitateari harmailetatik iristen den bultzada gehitzen baldin bazaio helburua gertu izango dugu.
Talde txuri-urdinak atzo itxi zuen gaurko partidaren prestakuntza. Anoetan egindako lan saioaren ondoren, Eusebio Sacristanek deialdia eskaini zuen: Rulli, T. Ramirez, Zaldua, Odriozola, Aritz, Raul Navas, Iñigo, Yuri, Gaztañaga, Granero, Zurutuza, Canales, X. Prieto, D. Concha, Oyarzabal, Juanmi, Willian Jose eta Carlos Vela.
'Toto' Berizzoren Celta atzo iritsi zen Donostiara ondorengo 19 jokalariekin: Sergio, Hugo Mallo, Fontas, Radoja, Bongonda, Pablo Hernandez, Guidetti, Iago Aspas, Sisto, Lemos, Jozabed, Sergi Gomez, Planas, Cabral, Señe, Roncaglia, Rossi, Ivan Villar eta Pape Cheikh. Kanpoan geratuko den jokalaria zelaira iristerakoan jakingo da.
Realak bere bolada ona luzatzen saiatuko da Donostiara Celta de Vigok eginiko bisitetan. Historian zehar talde txuri urdinak 53 aldiz jaso du talde galiziarra 32 garaipen, 15 berdinketa eta 6 porrotekin.
Epailea: Del Cerro Grande
Madrilgo eskolako epailea den Del Cerro Grande Celta de Vigoren aurkako neurketa zuzentzearen arduraduna izango da. Yuste Jimenez eta Alvrez Cantonek lagunduko diote. Epaile honek 18 aldiz zuzendu du talde txuri-urdina, 6 garaipen, 9 berdinketa eta 3 porroteko balantzearekin.