RAYO VALLECANO-REAL SOCIEDAD (URTARRILAK 21, 14:00)

Eskatu zure sarrera

Jada urtarrilaren 21ean Vallecas Estadioan (14:00etan) jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Rayo Vallecanok 305 sarrera bidali dizkigu  (prezioa konfirmatzeko zain), eta honela banatu dira:

- 225 sarrera gure bazkideentzat.

- 50 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 55 sarrera laguntaldeentzat.

Sarreren eskaera bazkideentzat, akziodunentzat edo RS Fanentzat bakarrik izango da. Formularioa urtarrilaren 17ra arte egongo da eskuragarri.

Eskatzaile bakoitzak bi eserleku erreserbatu ahal izango ditu, eta laguntzailea ez da nahitaez bazkide, akziodun edo RS Fan izan beharko.

Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Sarrerak urtarrilak 18an jaso beharko dira, Reale Arenako Bazkideen Arretarako Bulegoan, 10etatik 20etara.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!