Jaso zure gonbidapenak bihartik ostiralera arte

Eskatu zure sarrera

Sansek hurrengo larunbatean errepikatuko du Reale Arenan CD Teneriferen aurka (16:00etan). Partida hau salbazioa lortzeko geratzen zaizkion zortzi finaletatik lehena izango da. Bere zaleen laguntza funtsezkoa da etxean hirunaka zenbatzen hasteko

Emaitzak aparte, azken partidetako giroa garrantzitsua izan da gure gazteentzat. Aurreko partidetan, 7.000 ikusletik gora hurbildu dira Reale Arenara gure gazteei babesa helarazteko. Eta hauek ez dute amore emango.

Jaso zure gonbidapenak bihartik ostiralera arte

Gonbidapenen jasoketa errazteko, bazkide txartela aurkeztuz, edozein zale txuri urdinek gonbidapenak (lau gehienez) eskatu ahal izango ditu astearte honetatik, hilak 5, ostiraleraino, apirilak 8. Gure denda ofizialetan bakarrik egongo dira eskuragarri.

Aitor Zabaleta harmailetatik bizi nahi duzu?

Jasotzeko orduan, bi aukera eskainiko dizkizugu. Partida baten esperientzia Aitor Zabaleta hamailatik bizi nahi baduzu, sarrerak eskatzen dituzunean adierazi beharko diguzu. Gainerako tribunen gonbidapenak ere izango dituzu. Animatu eta lagundu gure etorkizunari!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!