Realak 3-1 garaitu du CA Osasuna B taldea, etxean jokatu duten denboraldiko azken neurketan.
Intensitate bikainarekin irten da Reala zelaira eta bosgarren minutuan markagailuan aurretik jartzea lortu du. Txuri-urdinen lehena korner batetik iritsi da, alderaketa baten ondoren Ixik, jaurtiketa gurutzatu batekin, etxekoak aurreratu ditu. Intentsitatearekin jokatzen jarraitu dute eta bigarrenaren saria iritsi da. Area barruan baloia lapurtu eta Marenek markagailuko aldea handitu du penalti-puntutik egindako errematearekin. Arauzko denbora amaituta, kanpoko taldeak Karolinaren faltatik egindako jaurtiketa baliatu du aldea murrizteko. Aldageletara joan aurretik, gorritxoek neurketa berdintzeko aukera izan dute, Juliak geldiketa bikain batekin alderatu duen, Churrucaren jaurtiketarekin.
Aldageletatik pasatu ondoren, gorritxoek arriskua sortzen jarraitu dute, baina irmotasun handirik gabe. Lehenengo zatiko deskontuan sartutako golak hegoak eman dizkie bigarren aldia hobeto hasteko. Hala ere, etxekoek beren aukerak ongi aprobetxatzen jakin dute eta, talde ekintza on baten ondoren, Intza bakarrik geratu da atezainaren aurrean eta ez du huts egin donostiarren hirugarrena sartzeko.
Gehiago egiteko denborarik gabe, Realak irabazi eta konbentzitu egin du Zubietan izan den azken partidan. Datorren asteburukoa izango da denboraldiko azken helburua, CDE Racing Féminasen aurrean. Partida maiatzaren 4an izango da, 19:00etatik aurrera.
We are Real
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: A. Estensoro (J. Arrula, min. 21(lesioagatik)), Etxebeste (H. Uranga, min. 46), Azpirotz, Solo, Aiara (Enara L., min. 75), Naroa, Isas, Helene (Estrada, min 75), Maren, Intza e Ixi (Omaya, min. 65).
CA Osasuna:
Golak: 1-0: Ixi, min. 5; 2-0: Maren, min. 25; 2-1: Karolina, min. 45+1; 3-1: Intza, min, 64.
Epailea: Nerea Rebollo. Etxeko Etxebeste zigortu du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin