AD CEUTA FC 3-1 SANSE

Baldintzatuta

Vídeo

Sansek 3-1 galdu du gaur arratsaldean Alfonso Muruben Ceutaren aurka, guztiz merezigabea izan den porrotean eta baldintzatuta egon den neurketa batean. Txuri-urdinak azken unera arte aritu dira lehian, nahiz eta bederatzi jokalarirekin geratu diren, baina ezin izan dute saririk lortu.

Partidaren hasieran, ceutarrak gipuzkoarrak baino gehiagotan iritsi dira. Lehenengoa Camachok izan du, Fragak ondo urrundu duen jaurtiketa batean. Handik gutxira, Camachok area txikitik errematatu du Zalazarren pase baten ondoren, eta Fraga geldiketa bikain bat egitera behartu du. Donostiarren aldetik argiena Marchalek izan du, area kanpotik Vallejok gelditu dion jaurtiketa batekin. Ordu erdia betea zela, iritsi da bi kanporaketetako lehena: Arkaitzek gorria ikusi du Matosen aurkako ustezko eraso zalantzagarri baten ostean. Ulertezina. Horrela iritsi gara atsedenaldira.

Aldageletatik igaro ondoren, gure filialak ez du nabaritu jokalari bat gutxiagorekin egotearen falta eta, Baldaren asistentzia bikainaren ondoren, Kitak bere lehen gola sartu du ezkerkada batekin. 0-1ekoarekin, txuri-urdinek lehian jarraitu dute eta abantaila handitu nahi izan dute, baina handik gutxira, Kita golegileak bigarren txartel horia ikusi du eta gipuzkoarrak bederatzi jokalarirekin geratu dira. Oraingoan bai, kanporaketa erabakigarria izan da. Bi jokalari gehiagorekin, etxekoek berdinketa aurkitu dute Carlos Hernándezen gola baliatuz. Donostiarrek saiatzen jarraitu dute, zailtasunak zailtasun, baina Carlos Hernándezek berak bere bigarren gola sartu du, norgehiagokari buelta emateko. Azken minutuan, Jordi Escobarrek neurketa erabakita utzi du 3-1ekoarekin.

Merizagabeko porrota azken unera arte lehiatu den Sanserentzat. Bederatzi jokalarirekin oso zaila da. Hurrengo jardunaldian, txuri-urdinak Zubietara itzuliko dira lehen mailako aurkaria den Granadaren aurka hiru puntuak lortzeko helburuarekin. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

AD Ceuta FC: G. Vallejo, Toni Abad (Meléndez, min. 75), Carlos Hdez. (kap.), Capa, Matos, Joaquín G. (Jordi, min. 64), Anuar (Arick, min. 86), Okoro (Mariano, min. 75), Kone K. A (A. Bueno, min. 86), Camacho eta Zalazar.

Sanse: Fraga, Garro, Ropero (Osazuwa, min. 86), Kita, Balda (kap.), Lebarbier (Aguirre, min. 72), Carbonell, Díaz (Gorosabel, min. 72), Marchal (Agote, min. 66), Mariezkurrena eta Carrera (Soroeta, min. 72).

Golak: 0-1: Kita, min. 48; 1-1: Carlos Hdez., min. 67; 2-1: Carlos Hdez., min. 81; 3-1: Jordi, min. 90+9.

Epailea: Daniel Miranda. Txartel horia atera die etxeko Matos, Okoro eta Zalazarri eta kanpoko Carrera, Agote eta Baldari. Kanpoko Mariezkurrena (txartel gorri zuzena, min. 33) eta Kita (bi txartel hori, min. 66) kanporatu ditu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!