UD BARBASTRO 3-1 REAL C

Asmatu ezinik

Gure hirugarren taldeak hiru eta bat galdu du UD Barbastroren aurka gaur goizean. Huescatarrak nagusi izan dira lehen zatian eta, Arroyo eta Javitoren abisuen ondoren, markagailuan aurrea hartzea lortu dute: Hugok alboko sakea atera eta Requesek, area barruan egindako burukada batekin, sare barrura bidaltzea lortu du. Etxekoek partida kontrolatzen eta menderatzen jarraitu dute lehen berrogeita bost minutu hauetan, baina ez dute arrisku gehiagorik sortu.

Txuri-urdinek neurketaren pisua eraman dute aldageletatik igaro ostean. Huescatarrak, hori bai, zehatzagoak izan dira eta Mingotesek, Israelek ateratako falta batean, abantaila handitzea lortu du burukada batekin. Donostiarrek ez dute etsi eta Olarrak, buruz ere, abantaila murriztea lortu du Diaz de Aldak eskuinetik egindako erdiraketa bati esker. Minutu pare bat geroago partida erabakita utzi du Israelek penalti puntutik. Azken txanpan, gainera, hamar jokalarirekin geratu dira txuri-urdinak, Larrañagak bigarren txartel horia ikusi ondoren. Gure bigarren filialak datorren asteburuan itxiko du denboraldia Zubietan Izarra hartuz.

Fitxa teknikoa:

UD Barbastro: Biarge, Val (kap.) (Soule, min. 65), Mingotes, Israel, Arroyo (Carbonell, min. 90), Javito, Ara, Hugo, Crespo (Gasco, min. 46), Reques (Rausell, min. 90) eta Marc (De Mesa, min. 71).

Real C: Folgado, Diaz de Alda, Larrañaga (kap.), Ropero (Zubelzu, min. 58), Torres (Olarra, min. 58), Lete, H. Martin (Astiazaran, min. 68), Canales, Arruti, Garro (Ramirez, min. 63) eta Gorosabel (Arenzana, min. 68).

Golak: 1-0: Reques, min. 23; 2-0: Mingotes, min. 75; 2-1: Olarra, min. 77; 3-1: Israel (pen.), min. 79.

Epailea: Catala Ferran. Txartel horia erakutsi die etxeko Crespori eta kanpoko Canales eta Roperori. Kanpoko Larrañagari txartel hori bikoitza erakutsi dio (min. 81).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!