Real Sociedad B 3-2 CP Cacereño

Sufritutako garaipena

Vídeo

Gure bigarren taldeak garaipenarekin ekin dio denboraldiari Cacereñoren aurka 3-2 irabazita. Gipuzkoarrak nagusi izan dira neurketaren zati handi batean eta hiru goleko abantaila ere lortu dute, baina kanpokoen azken txanpako ezusteko oldarraldiak amaierara arte guztia ematera behartu ditu donostiarrak denboraldiko lehen hiru puntuak ziurtatzeko.

Norgehiagokako lehen minutuetan, kanpokek aukera gehiago izan dituzte eta lehen gola gertu izan dute Lezcanok, area barruan, baloia kanpora bidali duenean. Gure filialak, bere aldetik, abagune argia izan du handik gutxira, baina Aranbururen burukada oso gutxigatik desbideratuta atera da. Ordu laurdena igaro ostean, txuri-urdinak aurkariak baino gehiago sortzen hasi dira. Casamayorren pase bikain batek Aranburu bakarrik utzi du atezainaren aurrean. Alcaldek ondo gelditu du, eta errebotea Aranbururi erori zaio berriz ere, honek Gorrochateguiri eman dio baloia, eta hark, eroso, lehen gola sartu du. Une horretatik aurrera, donostiarrak partidaren jaun eta jabe izan dira.

Aldageletatik bueltan, bi taldeek ez dute arrisku handiko aukerarik sortu lehen minutuetan. Korner batean, baloia area barruan solte geratu da eta Casamayor agertu da bigarrena egiteko, baloia sare barrura bidalita. Neurketa kontrolatzen jarraitu dute gipuzkoarrek eta, handik hamar bat minutura, Zunzunegik baloi bikaina jarri du Arrondorentzat hirugarrena egiteko. 3-0koarekin, dena bideratuta zirudien, baina luzapenean Cacereñok aldea murriztu du penaltiz. Etxebestek eragin du falta area barruan, eta Moránek ez du huts egin hamaika metroetatik. Bi minutu beranduago, Ale Lópezek baloia area barrura erdiratu eta Ana Fernándezen errematea golean amaitu du. Extremadurarrak berdinketaren bila oldartu dira, baina txuri-urdinek markagailuari eutsi egin diote azken unera arte.

Sufritutako garaipena gure bigarren taldearentzat, norgehiagokako zati handi batean maila bikaina erakutsi ostean lehen hiru puntuak eskuratzeko balio duena. Hurrengo jardunaldian, garaipenari jarraipena ematen saiatuko dira Alba Fundazioaren aurka. Goazen Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!