Realak puntu bat eskuratu du Teneriferen aurka Zubieta Estadioan, txuri-urdinek jokoan aurrerapausoa eman duten partida batean. Gorka Álvarezen taldeak liga hasiera honetako bere bertsiorik onena erakutsi du eta garaipena lortzeko aukerak sortu ditu, baina azkenean hiru puntuek ihes egin diote.
Reala beste martxa batekin zelairatu da eta Liga hasi denetik izan duen partida hasierarik onena sinatu du. Laugarren minutuan iritsi da lehen aukera garbia: Laura Caminoren erdiraketa ona Ceciliak errematatu du, baina baloia ez da sareetara joan. Txuri-urdinek estutzen jarraitu dute, eta hurrengo aukera Laura Caminok berak izan du, kanpora joan den jaurtiketa batekin. Aukera gehiago ere izan dira: falta baten aldaratzean, Ainoari kontrola korapilatu zaio eta jaurtiketa ez da ona izan, Noelia Ramosek baloia geldituz; handik gutxira, Ainoaren buruzko errematea ere atezainak hartu du. Ainhoa Morazak ere izan du berea, area ertzetik egindako jaurtiketa oso gutxigatik kanpora joan denean. Atsedenaldiaren atarian iritsi da Realaren azken aukera, Ceciliaren erdiraketa arriskutsu bati Marín gutxigatik iritsi ez zaionean. Golik gabe iritsi da partida atsedenaldira.
Atsedenalditik bueltan ere, Realak izan du lehen aukera. Kontraeraso on baten ostean, Chacón bakarrik geratu da eskuin hegalean, baina area txikira egindako erdiraketa Noelia Ramosek harrapatu du. Jarraian iritsi da Teneriferen partida osoko lehen aukera, Koko Ange eskuin hegaletik hondoko marraraino iritsi, atzera pasea eman eta Salazarrek errematatu duenean. Txuri-urdinek, ordea, arriskua sortzen jarraitu dute: falta baten aldaratzea Carlotak boleaz errematatu du, eta Noelia Ramosek geldiketa bikaina egin behar izan du gola saihesteko; handik gutxira, Caminoren jaurtiketa Tenerifeko atzelari batek oztopatu du. Partida parekatu egin da minutu batzuetan, baina Realak berriro hartu du agintea eta aurkariaren areara maizago iristen hasi da. Eta, azkenean, hainbeste bilatutako gola iritsi da: Ainoa Campok sekulako gola sartu du area barrutik egindako jaurtiketa gurutzatu batekin, baloia eskuineko zutoinaren ondora ezin hobeto bidalita. Partida, ordea, ez zegoen amaituta, eta 89. minutuan Elbak banakoa egin du Teneriferentzat. Kolpe latza azken txanpan, donostiarren partida ona lausotu duena.
Realak, beraz, puntu bat eskuratu du Zubietan, azken jardunaldiekin alderatuta bertsio hobea erakutsi eta aurrerapausoa eman duen neurketa batean. Txuri-urdinek sentsazio horiei jarraipena eman nahi izango diete datorren larunbatean, 12:00etan, Badalonaren aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: J. Arrula, L. Camino, Florentino, Apari, Moraza, Cecilia (Chacón, min.46), Ainoa (Seelenfreund, min.78), P. Fernández (Esther, min. 88), Chaynová, Ainhoa M. e Intza (N. Eizagirre, min. 68).
Costa Adeje Tenerife: Natalia Ramos, Aleksandra, Cinta R., Elba, V. Quiles (Gramaglia, min. 77), Pola (Iratxe, min. 84), Henar (Zamanian, min. 84), N. Salazar (A. Mingueza, min. 77), Koko Ange (M. Martí, min, 68), Aithiara y Padilla.
Golak: 1-0: Ainoa, min. 74. 1-1: Elba, min. 89.
Epailea: Elisabeth Calvo. Kanpoko N. Salazar, Henar, Zamanian eta Pola zein etxeko Florentino zigortu ditu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin