Jaso zure gonbidapenak bihartik ostiralera arte

Eskatu zure sarrera

Sansek agur esango dio denboraldiari ostiralean Reale Arenan Real Zaragozaren bisitarekin (21:00etan). Urte zaila izan da, eta ez da lortu helburu nagusia. Baina, aldi berean, asko ikasi du gure bigarren taldeak. Nolanahi ere, agur polita merezi dute.

Jaso zure gonbidapenak bihartik ostiralera arte

Gonbidapenen jasoketa errazteko, bazkide txartela aurkeztuz, edozein zale txuri urdinek gonbidapenak (lau gehienez) eskatu ahal izango ditu bihartik ostiraleraino (12:00ak arte). Gure denda ofizialetan bakarrik egongo dira eskuragarri.

Aitor Zabaleta harmailetatik bizi nahi duzu?

Jasotzeko orduan, bi aukera eskainiko dizkizugu. Partida baten esperientzia Aitor Zabaleta hamailatik bizi nahi baduzu, sarrerak eskatzen dituzunean adierazi beharko diguzu. Gainerako tribunen gonbidapenak ere izango dituzu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!