Realak bazkideen fideltasuna eskertu nahi du Anoeta Estadiora partida guztietan etortzeagatik. Neurketen ordutegiak zailak izan arren, bazkide guztiek esfortzu handia egin dute etxean jokatu ditugun partidetara etortzeko, batez ere neurketa guztietara etorri diren bazkideek. Izandako baloreak eta merituak oso handiak dira
Ondorioz, Realak Anoetako partida guztietara (Ligako eta Errege Kopako neurketak) etorri diren bazkideak saritu nahi ditu. Saria ondorengoa izango da: etxean jokatuko dugun azken partidarako (Malagaren aurka maiatzaren 14an, 20:00retan) bi sarrera oparituko ditugu. Klubak ondorengo egunetan harremanetan jarriko da bazkideekin sarrerak jasotzeko prozesua azaltzeko.
Azkenik, aurtengo denboraldian Anoetan jokatuko dugun azken partida izanik, neurketa festa handi bat izatea nahi dugu. Horregatik ondorengo egunetan jakingo diren ekintza ezberdinak antolatuko dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin