AKORDIOA DEPORTIVO ALAVESEN JOKATZEKO

Eskerrik asko eta zorte on, ‘Che’

Vídeo

Reala eta Deportivo Alaves akordiora iritsi dira Ander Guevara futbolaria talde babazorroan jokatzeko.

Lau denboraldi egin ditu lehen taldean non harrobiko jokalari gasteiztarrak Zubietako jokalaria izatearen esanahia erakutsi du. Lehen taldean 101 partida jokatuta, Ander kadete mailan iritsi zen Alavesetik beste realzale bat izateko. 97. belaunaldiko kidea, lehen egunetik azkeneraino bide lagun izan dituen Mikel Oyarzabal, Aihen Muñoz eta Igor Zubeldiarekin batera, Jubenilen Errege Kopa, Bigarren Mailara igotzeko playoffa Sansekin eta Europa Leaguean lehiatzeko aukera izan du. Gainera, finalean jokatu eta Errege Kopako titulua lortu du lehen taldearekin. Jokalari konprometitua, % 100 eman du elastiko txuri-urdina jantzi duen bakoitzean, prestakuntza-prozesu guztietan eredu izanik.

Orain etapa berri bat hasiko du bere ibilbidean, bere jaioterrira itzuliz, eta horretarako onena opa diogu. Guevara beti izango da gureetako bat. Eskerrik asko guztiagatik, ‘Che’.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!