ERRETIRATUKO DELA IRAGARRI DU

Eskerrik asko, Mago

David Silvak botak zintzilikatzea erabaki du. Pasa den astean konfirmatutako lesio larriaren ondorioz Magoak futbolari profesional gisa erretiroa aurreratzeko erabakia hartu du.

Egun tristea da, ez bakarrik familia txuri-urdin osoarentzat, baizik eta futbol mundu guztiarentzat. Ikaragarria izan den jokalari bat erretiratzen da, bere jokoarekin zoriontsu egin gaituen ffutbolari puska. Kolpea jaso dugu, baina harrotasun handiz esan behar dugu azken hiru urteetan kirol honen historiak eman duen talenturik handienaz gozatu dugula.

Eta horrekin geratzen gara, eman digun futbol guztiarekin, asko izan baita. Ezinezko paseak, kontrolak, baldosa batean egindako erregateak, bere 'toke' zoragarria eta bere ibilbideko jokaldi bakoitzean erakutsi duen anbizio hori gure zentzumenentzako gozamena izan dira, eta eredu izan da aldagela berarekin partekatu duten gazte guztientzat. Ziur Manchesterren, Valentzian, Vigon eta Eibarren gauza bera pentsatzen dutela.

Bere palmaresa galanta da. Munduko Txapelketa bat, bi Eurokopa, lau Premier League, bi FA Cup, bost Ingalaterrako Kopa, hiru Ingalaterrako Superkopa eta bi Errege Kopa, horietako azkena inoiz ahaztuko ez duguna, 2021eko apirilaren 3an Sevillan zerura eraman gintuena.

Zure agurra beste era batekoa izatea gustatuko litzaiguke, baina goi mailako kirolak, batzuetan, nahi gabeko egoera horiek ekartzen dizkigu. Magoa ez da berriro motzez jantziko, ez du Realaren elastikoa gehiago jantziko, baina gure erretinetan beti egongo da futbolari bikain baten irudia grabatuta, beste dimentsio batera igotzen lagundu ziguna.

Eskerrik asko hainbestegatik, Mago.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!