Realak eta Mirari Uriak 2026/27 denboraldira arte lotzen zituen kontratua etetea adostu dute. Erabakia bi aldeek adostasunez hartu dute.
Donostiako jokalaria Realaren harrobian hazi zen, eta prestakuntza etapa amaitu ondoren lehen taldeko jokalari bihurtu zen. Bere etapa txuri-urdinean zehar Liga F, Erreginaren Kopa eta UEFA Women's Champions League txapelketetan lehiatu da, beti ere gure koloreak konpromisoz, lanarekin eta profesionaltasunez defendatuz.
Klubetik eskerrak eman nahi dizkiogu urte hauetan guztietan erakutsitako dedikazioagatik, eta zorterik onena opa diogu bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.
Eskerrik asko, Mirari!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin