BURGOS CF 1-0 SANSE

Esku-hutsik

Vídeo

Sansek Burgos CF-ren aurka (1-0) galdu du gaur arratsaldean El Plantion. Txuri-urdinak ondo lehiatu dute neurketaren zati handi batean, baina amaieran, epaileak zalantzazko penalti bat adierazi du eta etxekoek gola sartu dute norgehiagoka erabakita uzteko.

Jon Ansotegiren taldea konfiantzaz zelairatu da eta, hasi eta berehala, Mariezkurrenak baloia langa gainetik bidali du area kanpotik saiatutako eskuinkada batekin. Donostiarrek erasoan jarraitu dute eta Garrok erdiraketa bikaina egin ostean, berdinketa hausteko zorian izan da Jon Balda apur bat desbideratu zaion burukada batekin. 

Bigarren zatian, gure bigarren taldeak partida kontrolatzen jarraitu du, nahiz eta Fer Niño aurrelariak aukeraren bat izan duen. Markagailua mugituko ez zela zirudienean, epaileak oso eztabaidagarria izan den penaltia adierazi du Carrerak area barruan baloia eskuarekin ukitu eta VAR-ean kontsultatu ondoren. David Gonzalezek ez du barkatu bere taldea aurretik jartzkeo. Gipuzkoarrek amaierara arte borrokatu dute berdinketa lortu nahian, baina ez da gehiagorako denborarik egon.

Porrotak sentsazio gazi-gozoak uzten ditu, baina taldeak lehiatzen eta jarrera erakusten jarraitzen du. Datorren astean Racing de Santanderren aurka jokatuko dute, etxetik kanpo lehen puntuak batzeko. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Garro (Dadie, min. 78), Beitia, P. Rodríguez (kap.), Kita (Osazuwa, min. 85), Balda, Carbonell, M. Rodríguez (G. Gorosabel, min. 71), Astiazaran (Díaz, min. 85), Carrera eta Mariezkurrena (Eceizabarrena, min. 71). 

Burgos CF: Cantero, Lizancos, A. Córdoba, Grego S. (kap.), Miguel (Brais M., min. 60), Atienza, Morante (Mateo, min. 71), David G., I. Córdoba (Appin, min. 60), Curro (Sergio González, min. 72) eta F. Niño. 

Gola: 1-0: David G. (pen.), min. 84. 

Epailea: Manuel Jesús Orellana. Txartel horia atera die etxeko Miguel, Morante, A. Córdoba eta Grego S.-ri eta kanpoko Mariezkurrena eta Garrori. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!