Ustekabearen unea bizi

Vídeo

Realzale Programa

Eskuzabaltasunak saria du

Vídeo

Manuel Fernández 1941ean jaio zen eta orain dela ia 50 urte egin zen Realeko bazkide. Bere taldearen partida bakar bat ere ez du galdu nahi. Iaz, Reale Arenan jokatutako partiden %95era joan zen. Gure etxean jokatutako partidetan “giro bikaina bizi da”, eta jokalariak oso gertutik ikusten ditu. Bere jokalari gogokoena Mikel Oyarzabal da eta honek, aurreko astean, sorpresa polita eman zion.

Donostiar hau Reale Arenara bere koinatuarekon doa beti. Manuel eta Realzale Programari esker, koinatuak 111 euroko deskontua lortu du bere bazkide-txartelan. "Kuotaren prezioa oso-osorik itzultzea lortu dut, eta sobratzen zitzaizkidan puntuak nire koinatuari eman dizkiot", dio  Manuelek. Kasu honetan, 2019ko puntuak BM Supermerkatuetako erosketei esker lortu ditu.

Real Sociedad TV-ren bideoan ikusten den bezala, eskuzabaltasunak saria du. Bidebietan bizi da Manuel eta auzo horretara hurbildu zen Mikel Oyarzabal. Elkarrekin hitz egiten egon ziren. Eta Realeko jokalariak opari bat egin zion. Merezi zuen!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!