REALZALE PROGRAMA

3000 bazkidek 50 euro baino gehiago aurrezten dituzte beraien kuotetan

Atzo Realzale Programak ofizialki itxi zuen 2019. urtea. Iaz puntuak pilatu zituzten 14000 pertsona baino gehiagori mezu elektroniko bat bidali zitzaien, zegozkien puntuak edo euroak itzuli zitzaizkiela jakinarazteko.

Realzale Programako markei esker, 2019an 533074 puntu banatu ziren gure zaleen artean. Programan parte hartzen duten pertsona guztien artean, 13000 bazkideak dira. Hauek 2020ko kuotan dirua aurreztu dute.

Realzale Programak hazten jarraitzen du

2019an Realzale Programak bere erregistroak gainditu ditu berriro. 2018an lortutako 400000 puntuak nabarmen gainditu dira (130000 puntu gehiago 2019an). Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu bai gure bazkideei, Realzale Programan konfiatza izateagatik, bai laguntzen gaituzten markei: RS Shop, Super Amara, BM Supermercados, Repsol, Halcón Viajes, Vasa, Reale, IMQ, El Diario Vasco eta LG.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!