LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

Espainiako Txapelketako Kluben azken fasera

Gure pilota saila Ohorezko Mailako Espainiako Txapelketako Kluben azken faserako sailkatu da larruzko paleta modalitatean. Gure bikoteak, Ruben Ayarrak eta Gabriel Anduezak, bigarren postua lortu zuten, emozioz beteriko azken jardunaldi zirraragarriaren ostean. Finalerdietan Tenis Pamplona izango dute aurkari (apirilak 10, 10:00etan) Iruñeako Labrit pilotalekuan, titulua lortzeko hautagai nagusietako bat, baina txuri-urdinak motibatuta iritsiko dira hitzordura eta ez dute baztertzen ezustekoa ematek ideia ametsezko denboraldi honi amaiera ezinhobea emateko. Finalera sartuz gero, hurrengo egunean jokatuko lukete, apirilaren 11n, Stadium Casablanca edo Natacion Barcelonaren aurka.

Bestalde, pala motzeko gure ordezkariek ere txapelketa aipagarria burutu dute, eta puntu interesgarriak eman dizkiote bi modalitateak batuz erabakitzen den baterako sailkapen orokorrari, Reala sailkapenaren goialde-erdialdean dagoela, jaitsiera postuetatik urrun. Aipatzekoa da, halaber, harrobiaren balio berriak iritsi direla lehen taldera, hala nola 22 urtez azpiko Jon Zumeta usurbildarrarena, gure sailaren harrobian egiten ari den lan onaren seinale.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!