Zaleek berritasun polit bat aurkitu zuten partidaren atsedenaldian. Larunbatean ‘RS Gymkana’ estreinatu zen, kuadrilla arteko lehiaketa dibertigarri bat. Gure sekzio guztien laguntzarekin, errelebu zirkuitu bat antolatu zen zelaian, atletismo, belar hockeya, pilota eta urpeko ekintzekin.
Lau zaleez osatutako hiru kuadrillek parte hartu zuten ekimen berri honetan, gure webgunearen bidez apuntatu zirenak. Jon Irizar, Paul Andonegi, Xabi Lizarza eta Xabier Olasagastik osatutako taldea izan zen irabazlea eta saria afari bat da Bokado Aquarium Jatetxean, babesle txuri-urdina. Denek primeran pasa zuten. Ikusi bideoa gure webgunean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin