Datorren larunbatean, Reala eta Granada CF-ren arteko neurketan Anoetan, kirol desberdinetako gymkana martxan jarriko dugu. Proba entretenigarri bat izango da zelaian eta honetan Realeko sekzio desberdinek parte hartuko dute. Zirkuitu berean belar hockey, atletismo, pilota eta urpeko ekintzak egingo dira.
Nortzuk parte hartu dezakete? Gaurtik eta ostiral bitartean, automatikoki parte hartzeko aukera izango duzu www.realsociedad.eus helbidean zure datuak sartuz. Hiru irabazle aukeratuko dira zozketaren bidez. Irabazle bakoitza hiru lagunekin, talde bat osatuko dute. Parte hartzaile guztiak bazkide izan behar dira edo partidarako bere sarrera izan behar dute.
Zein sari irabaziko dute? Kuadrillak sari gozo batetaz disfrutatzeko aukera izango du. Bokado gure babesleak lau irabazleak bazkari batekin sarituko ditu Donostiako Aquariumeko Bokado jatetxean. Parte hartzeko aukera erraza da bazkide bazara, hemen klik egin eta bete ezazu inprimakia.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin