Miguel Angel Moya

Esperientzia eta kalitatea atean

Vídeo

Miguel Angel Moyarekin Realak sendotu egiten du bere atea. Miguel Angel Moyak ez du aurkezpenik behar. Bere ibilbide profesionalean 289 partida jokatu ditu Mallorca, Valencia, Getafe eta Atletico de Madrid taldeetan

Moya 1984ko apirilaren 2an jaio zen Benisalemen (Mallorka). RCD Mallorcako beheko kategoriatan hazi zen eta lehen taldean 2004-05 denboraldian egin zuen debuta, 2008-09 denboraldi arte titular izanik. Uda horretan Valencia CF-k fitxatu zuen. Che klubean bi urte egon zen 26 partida jokatuz. 2011ko udan Getafera joan zen utzita eta, denboraldi bikaina egin ostean, 4 urtez sinatu zuen Madrilgo taldearekin.

Bere kontratua amaitu aurretik Atletico de Madridek fitxatu zuen. 2014-15 denboraldian titular izan zen, eta azken bietan Jan Oblaken itzalean egon da. Internazionala izan da espainiar selekzioaren beheko mailetan.

Orain Realarera bere esperientzia eta errendimendu altua ematera dator, Lehen Mailara iritis zenetik eman duen berbera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!