Elkano denda, 17:30etan

Estreina ezazu zure posterra kapitainekin

Vídeo

Posterra gustatu zaizu? Gaur 17:30etatik aurrera zure alea jaso ahal izango duzu Realaren bi denda ofizialetan. Gainera, Donostiako Elkano kaleko dendan, zure lehen alea, Asier Illarramendi, David Zurutuza eta Mikel Oyarzabal hiru kapitainen eskutik jasotzeko aukera izango duzu. ç

Harrobiko hiru jokalariak Donostiako erdialdeko denda ofizialara hurbilduko dira 17:30etan. Ordu bete inguru egongo dira han lehenengo aleak sinatzen eta gure zaleekin argazkiak ateratzen. Zalantzarik gabe, arratsalde polita pasako dugu dendan gure kapitainen ondoan. Hurbil zaitez eta estreina ezazu zure posterra!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!