FC BARCELONA 2-6 REAL SOCIEDAD

Estreinaldi bikaina

Belar hockeyko gure taldeak 2-6 irabazi dio FC Barcelonari denboraldiko lehen partidan. Txuri-urdinek indartsu ekin diote neurketari eta bi minutura markagailuan aurrea hartzea lortu dute Lara Pampinek sartutako penalti korner bati esker. Bigarren laurdenean, Eugenia Trinchinettik markagailuko aldea handitu du eta minutu batzuk geroago Luciana Molina izan da garaipena bideratu duena. Lehen zatiko azken jokaldian, Eugenia Trinchinettik, oraingoan penalti korner baten bidez, ia erabakita utzi du norgehiagoka. Izugarria.

Julene Sanchez festara batu da donostiarren bosgarrena ezarriz. Azken laurdenean, eta bi jokaldi puntualetan, Camila Grisoliak eta Macarena De Sarasquetak, hurrenez hurren, bi penalti kornerretan aldea murriztea lortu dute. Azken txanpan, Sofia Toccalinok txuri-urdinen gol festa itxi du. Hasiera ezin hobea txuri-urdinentzat. Hau da bidea. Datorren asteburuan UD Taburiente hartuko dute etxean. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!